XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

funtsean aldakaitz diren baldintzatan edo batezbesteko aldaezin baten inguruan oszilatzen duen egoeran mantentzea baldin bada, aldaketa iraunkor eta itzulezina jasaten bait du.

Unibertso hutsaren itxuran hasten da, oso gas barreiatuaz beterik (agian hidrogenoz), eta Unibertso hutsaren itxuran amaitzen da, baina kontaezinezko nano zuriz josita.

Ongi definitutako hasiera eta amaiera existitzen dira eta guk, Unibertsoa bere betiereko hutsetik iragankorki desbideratzen den epe laburra, bizi dugu.

Hala ere, Unibertso hiperbolikoa ez da arrautza kosmikoaren gogoramen teorikoaren bitartez atera daitekeen eredu bakarra.

Unibertsoa leherketa ikaragarriaren indarraren ondorioz kanporantz jaurtikiak diren zatitan desintegraturik balego bezala kontsideratzen badugu ere, beti gelditzen da grabitazio unibertsalaren indarra, zeina zatiak berriro biltzen ahaleginduko bait da eta agian lortzeko gauza bait litzateke.

Honek adierazten duena ulertzeko, gure planetan kontsidera dezagun antzeko egoera bat.

Leherketa arruntak airera botatzen ditu zatiak bortizki, baina hauek Lurretik aldentzen direneko abiadura, erakarpen grabitatorioaren poderioz, txikiagotuz joango da.

Aldi baten buruan zatiak beren ihesean gelditu egingo dira instante batez eta berriro Lurrarantz erortzen hasiko dira.

Zatiaren hasierako goranzko bultzada zenbat eta bortitzagoa izan ere eta handiagoa izango da, gelditu eta itzulerari ekin baino lehen, lortuko duen altura.

Baina, Lurraren grabitazio-eremua txikiagotu egiten da distantzia handitu ahala eta, objektua behar adinako bultzada gorantz jaurtikitzen bada, mantsotuz doan objektua geldi erazteko nahikoa grabitazio-eremu ez duten eskualdeetara iritsiko da.

Kasu honetan objektua gorantz ihes-abiadura baino abiadura handiagoan jaurtikia izan dela esaten da, ihes-abiadura hori lurrazalerako 11 km/s ingurukoa izanik.

Arrautza kosmikoaren egiazko tamaina, bere masa eta desintegratu zuen leherketaren indarra ere ezagutu gabe, zaila da kanporantz egotziak izan ziren zatiek ihes-abiadura hartzea lortu zuten ala ez asmatzea.

Jarraituko ote dute galaxiek elkarrengandik betirako urruntzen?.